Herri galdeketa

Els Castellers de Barcelonak jende asko batu du festa girora

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko ekainaren 5a

Erain Debagoienak antolatuta "demokraziaren festa" egiten dihardute eskualdean. Bada, zapatuan, hainbat ekitaldi egin zituzten Debagoieneko herrietan. Arrasten, esaterako, castellersak izan ziren Biteri plazan. Jende mordoa batu zen castellersaren inguruan giza gazteluak ikusteko. Kataluniako taldeaz gain, txalapartariak, bertsolariak eta dantzariak ere ibili ziren jaia girotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak