Elorrioko mutilen taldea eta Eibarko nesken taldea onenak, Zazpiko Errugbi Txapelketan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko eka. 4a, 20:20

Arrasate eta Elorriok jokatu dute senior mailako finala eta Elorriok eskuratu du garaipena. Nesketan, berriz, Hernani eta Eibarren artean jokatu dute finala, eta Aretxabaletako Ihintz Urkiak jokatzen duen Eibarko taldea izan dira irabazlea. Rugbi zelaian jokatu dute neskek eta  futbol zelaian, berriz, mutilek. Harmailetan, jende askorik izan ez arren, ederto animatu dituzten zelaian zeuden jokalariak.

Hainbat txapelketa egun berean zirela-eta senior mailako hiru taldek bakarrik lehiatu dute gaur jokatu den Zazpiko Txapelketan; etxekoez gainera, Elorriokoa eta Iruñeko Launica taldea izan dira. "Ez dugu irabazi baina pozik gaude; azken finean gaurko txapelketaren helburu nagusia ondo pasatzea da; beraz, helburua beteta. Hiru talde bakarrik izanik, lau partidu jokatu ditugu, hau da, talde bakoitzak bina buelta eginda. Elorrio eta launicak jokatu dute lehengoa eta bizkaitarrek irabazi dute partidu txukuna eginda. Ondoren Launicari samur irabazi diogu, eta segidan, Elorriokoen aurka jokatutakoa galdu egin dugu. Finalean, berriz, gustura jardun dugun arren, galdu egin dugu bizkaitarren aurka, nahiz eta aurreko partidua baino indartsuagoa egon garen", azaldu Igor isasik, ART taldeko entrenatzaileak.


Nesken txapelketan, sei talde

Eibartik, Hernanitik, Durangotik, Iruñetik, Getxotik eta Gasteiztik etorri dira Mojategira gaur rugbian jokatzera. Horien artean, Debagoieneko ordezkari bat ere bazegoen, Arrasateko taldearekin entrenatzen duen eta Eibarko taldean jokatzen duen Ihintz Urkia: "Gustura jardun dut gaur nire taldearekin normalean eurek barik entrenatzen dudan zelaian. Finalera heltzeko aukerak bagenituela ikusi dugu, partiduren bat edo beste galdu dugun arren, orokorrean ondo ibili gara-eta. Finalera iristea lortu dugu, beraz, eta baita irabaztea ere".

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak