Gobernuz Kanpoko Erakundeen alde, festa giroan Arrasaten

Miren Arregi Amasorrain 2016ko eka. 4a, 20:08

Goizean hasi da Arrasateko Seber Altube plazan Gobernuz Kanpoko erakundeen aldeko Elkartasun Eguna. Amnistia Internacional, Serso, Harreman eta Ekuadorren lurrikarak utzitako ondorioei aurre egiten laguntzeko erakundea izan dira bertan, besteak beste. Festa giroan igaro dute eguna, eta beste urte batzuetan baino jende gutxiago egon bada ere, antolatzaileak pozik daude izandako harrerarekin.

Kontzertuak eta Ikusi Makusi-ren Arrasatetik Mundura ikuskizuna jendetsuak izan dira. "Pena umeendako puzgarriak ezin izan ditugula ipini euriagatik", esan du Harremaneko Cristina Etxenausiak. Bestelakoan dena espero bezala joan da. Orain hasi berri da Mery Mayren kotzertua eta ondoren egingo dute Eroski Bidaiak-eko sariaren zozketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak