Herri galdeketa

EAJ, EH Bildu eta Baleike: "Garrantzitsua da ekainaren 5ean botoa ematea"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ekainaren 1a

EAJko, EH Bilduko eta Baleike udal taldeetako ordezkariak osoko bilkuren aretoan.

Atzoko osoko bilkura amaitu ostean, EAJ, EH Bildu eta Baleike udal taldeetako ordezkariek talde argazkia atera zuten ekainaren 5eko herri galdeketara begira.

Erabakitzeko eskubidea gauzatzearen alde agertu ziren hiru alderdi horietako ordezkariak. Hauteskunde garaia izan arren, domekan botoa ematea "garrantzitsua" dela uste du Maria Ubarretxena alkateak: "Badakigu jendea kokoteraino egon daitekeela hauteskundeak direla-eta. Esfortzu bat suposatu arren, garrantzitsua da domekan botoa ematea. Arrasatearrak animatzen ditugu bozkatzera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak