Artzaintzaren Bideko hirugarren etapa, primeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko maiatzaren 31

Domekako irteeran parte hartu zuten mendizaleak.

Besaide Mendizale Elkartearen eskutik, maiatzaren 29an Artzaintzaren Bidearen hirugarren etapa egin zuten 32 lagunek. 

Urkiola, Saibi, Eneabe eta Ubidea zeharkatu zituzten, guztira 19 kilometro. 07:30ean irten ziren Garibaitik autobusez Urkiolaraino. Bertatik abiatuta, 13:30ean Ubidean bukatu zuten; bertan bazkaldu zuten eta 16:00etan autobusa hartu zuten Arrasatera itzultzeko: "Egun pasa polita!", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak