"…eta handik - artean Arrasaterainoko trenbideak urte batzuk itxaron beharko zituen- zalgurdiz egin zuten bidaia Arrasateraino. Desamortizazioaren kariaz, 1840tik frantziskotarrik gabe zegoen San Frantzisko komentuan lojatu ziren eta egun hartako eliz funtzioa udal benefizentziako batzordeak eta emakumeen elkarteak presiditu zuten. Te deum eta meza kantatu zen, homilia Donato Etxebarria apaiz laguntzaileak emanez", segitzen du kontakizuna Debagoieneko historialariak.
Gaurko pasartea bukatzen du gogora ekarriz 50 urte geroago, herriak eskertu nahi izan ziela mojei "mende erdiko lan bikaina. Argazkian ikus daiteke 1942ko maiatzaren 31an izandako ospakizunaren une bat, Portaloitik behera. Eliz funtzioaren ostean, udal korporazioa eta Jose Luis Iñarra erretorea buruan, prozesioak ekin zion ibilbideari. Jendetza handiak hartu zuen parte eta komitiba musika bandak eta emakumeek ixten zuten".