Ekainaren 20an irekiko dituzte Arrasateko igerilekuak

Kanpoko igerileku txikia eta ertaina jendez gainezka, artxiboko irudi baten.

Ekainaren 20tik irailaren 16ra egongo dira zabalik Musakolako kanpoko igerilekuak. Ekainaren 20tik 23ra eta irailaren 12tik 16ra barrukoak goizez egongo dira zabalik eta kanpokoak, berriz, arratsaldez.

Aurtengo nobedadea da ekainaren 15a baino lehen udako abonua edo hileko abonua egiten dutenen artean zazpi sari zozketatuko dituztela.

Udaleko Kirol Zerbitzua lanean ari da udako kanpainari begira. Kanpoko igerilekuen eremua atontzen ari dira egunotan eta aurten ere ping-pong mahaiak, toboganak eta jakiak zein edariak erosteko txosna ere izango dituzte bertaratzen direnek.

Saria jasotzeko aukera izena emateagatik

Ekainaren 15a baino lehen abonatzen direnak zazpi sariren zozketan sartuko da, guztiak bi lagunek gozatzekoak. Honako hauek izango dira sariak:

-Albeniz-Asparrenan (Araba) kokatuta dagoen Inguru Abentura enpresaren eskutik:

  • Arroila jaitsiera aktibitatea
  • Zubi Saltoa aktibitatea
  • Espeleologia

-Otxandion kokatutako Hontza Xtreme-n eskutik Abentura parkera sarrera.

-Antzuolako Gailur Zaldiketak-en eskutik bi orduko ibilbidea zaldian

-Ur Urdaibai enpresaren eskutik:

  • Ibilaldia kanoan Urdaibaiko Itsasadarrean zehar
  • Stand Up Paddle taularen ordu beteko alokairua

Ikastaroak

Hainbat ikastaroz beteta etorriko da uda sasoia. Urtean zehar dauden ikastaroek jarraituko dute bere horretan –ordu aldaketaren bat egon liteke– eta gainera haurrei zein helduei zuzenduta ere beste ikastaro batzuk jarriko dira abian. Besteak beste, patinaje heldu eta gazteentzat, tenis, gazte spinning, gazte fitness, gazte yoga, gazte zunba eta nordic walking.

Prezioak

Beheko tauletan ageri dira 18 urtetik beherakoendako, 18 urtetik gorakoendako eta familiendako udako abonuaren prezio-taulak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.