Asteburu paregabea burutu dute beste behin Arrasate Dragoi Taldeko gimnastek. Bi txapelketetan hartu dute parte eta denetan lortu dute lehen postuan geratzea.
Lehen hitzordua zapatuan izan zen, Rekalden jokatutako Aerobikeko Euskadiko Joku Eskolarretan. Sara Yan Azkaratek alebin mailan, eta Lorea Pierruguesek infantil mailan, lehen postua eskuratu zuten.
Domekan, Abetxukoko Kiroldegian jokatutako Euskadiko Gimnasia Erritmikoko Txapelketan parte hartu zuten jubenil mailako gimnastek. Taldekako proban lehen postua eskuratu zuten Maite Olidenek, Eneritz Lagek, Andrea Hernandezek, Alba Revueltak eta Amaiur Mendizabalek.