Arrasateko 100 metroko errekorra hautsi du Ibai Fernandezek, 24 urte pasa ondoren

Xabi Gorostidi 2016ko mai. 30a, 10:53

10,96 segundoko denborari esker ezarri du marka berria, zapatuan Anoetan jokatutako Gipuzkoa Txapelketaren baitan. Aurreko errekorra, Josan Gayk ezarri zuen 1992an, 10,97 segundoko denborarekin. Aipatzekoa ere, Iñigo Uribarrenek Josan Gay-ren denbora berdina egin zuela.

Bost urre, bi zilar eta brontze bat

Uzta oparoa Arrasateko atletek asteburuan pilatu dutena. Anoetako proban, Arrasateko 100 metroko errekorra iraultzeaz gain, emaitza bikainak lortu zituzten Arrasateko ordezkariek. Pertika jauzian, Malen Ruiz de Azuak eta Istar Dapenak urrea eskuratu zuten, 4,00 metro eta 5,06 metroko jauziei esker, eta Maialen Axpek eta Jonathan Perezek zilarrezkoa, 3,90 eta 4,70 metroko markekin. Luzera jauzian Eneko Carrascalek brontzea poltsikoratu zuen, 6,62 metroko jauziarekin.

Zorrozan jokatutako infantil mailako txapelketan, Mikel Agirrek bi urrezko lortu zituen. Lehena luzera jauzian, 5,72 metroko markari esker eta bigarrena 4 x 80ko lasterketan. Proba berdinean, Iker Ugartek urrea poltsikoratu zuen disko jaurtiketan, 35,91 metroko markarekin.

Aire libreko denboraldia hasi berri dute, eta dagoeneko emaitza onak eta errekorrak pilatzen hasiak dira. Hemendik eta uztaila amaitu arte, hauek hobetzeko tarte polita daukate Arrasateko atletek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak