Zaldibarko laukote onena ere galdeketaren alde; Betrayer izan da txapelduna

Xabier Urtzelai 2016ko mai. 29a, 12:02
Betrayerko, Lasagabasterreko, Aldatzeko eta Sonografoseko jokalariak, talde argazkian.

Zapatuan jokatutako Zaldibarko Txapelketako finalak aldarrikapen kutsua izan zuen, txapelketako lau talde onenek batera atera zutelako talde argazkia, ekainaren 5ean egingo duten herri galdeketaren alde daudela adieraziz. Finalari dagokionez, Betrayerrek Lasagabaster mendean hartu zuen, eta ezohikoa bada ere, gol bakarra izan zen, Adrianek egin zuena.

Lehia estua jokatu zuten Betrayerrek eta Lasagabasterrek. Indarrak parean egon ziren, errespetu handia zegoen bi taldeen artean, eta gol bakarrraz irabazi zuen Betrayer talde beteranoak (1-0). Finalaren aurretik Aldatz eta Sonografosek jokatu zuten hirugarren sailkatzeko helburuaz, eta Aldatzek 3 eta 2 irabazi zion Sonografosi. Lastima, Mondraren partiduarekin batera antolatu zituzten finalak –egia da Zaldibarko finalak zapatu arratsaldetan jokatu izan direla urtetan–, eta herriko futbol zaleek hitzordu baten eta bestearen artean aukeratu behar izan zutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak