Eguraldiak lagunduta, dotore ospatu dute 50. Erretiratuen Eguna

Leire Kortabarria 2016ko mai. 28a, 18:21
50. Erretiratuen Eguna.

Eguraldi ona edo, behintzat, txarra ez egitea oso garrantzitsua zen Erretiratuen Egun polita izateko (aurten, 50. urtea zuen ospakizunak), eta azkenean halaxe izan da. Musakolan ipinitako karpa handi baten babesean batu dira 750 erretiratu baino gehiago eta primeran ibili dira, SUDCeko Andoni Altzelairen esanetan.

"Garrantzitsuena ez da aurreko urtean baino jende gehiago edo gutxiago etorri izana, baizik eta etorri direnak pozik egotea, eta halaxe izan da; egun elegantea izan dugu"; balorazio hori egin du elkarte antolatzaile SUDCeko Andoni Altzelaik.

Ospakizunak goizean hasi dira, suziriak jaurtita; gero, San Juan Bataiatzailearen parrokian meza entzun dute; autobusean joan dira Musakolara; eta bazkaria egin dute han. Ospakizunean parte hartu dute ere alkate Maria Ubarretxenak eta Iturbide egoitzako arduradunek, beste batzuen artean.

Gizon eta emakume nagusienei sariak eman dizkiete. Aurten, Josefa Fernandez (1918ko apirilaren 20an jaioa; 98 urte, beraz) eta Antonio Hernandez (1925eko abenduaren 4an jaioa; 90 urte, beraz) izan dira omenduak. Oparitxo bana jaso dute eta agurra dantzatu diete Lore Gazteak taldekoek.

Segidan, dantzaldia izan dute bazkaltiar guztiek.

Erlazionatuak

50. Erretiratuen Eguna Arrasaten

Leire Kortabarria 2016 mai 29 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak