MUko 189 ikaslek diplomak jaso dituzte

Leire Kortabarria 2016ko maiatzaren 28a

Diplomak banatu aurretik, hitzaldi batzuk izan ziren.

Mondragon Unibertsitateko 2014/15 promozioko 189 ikaslek diplomak jaso zituzten egubakoitz arratsaldean.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ingeniaritzako hainbat masterretako eta doktoretzako 189 tituludunek diplomak jaso zituzten egubakoitz arratsaldean  Amaia antzokian egindako ekitaldi baten. 189 horietatik 52 emakumezkoak dira.

Diplomak banatu aurretik, DanobatGroup-eko Berrikuntza zuzendariak enpresa munduan pil-pilean dagoen gai baten inguruan hitz egin zuen: Industry 4.0: aukera edo mehatxua?

Ekitaldia inauguratu zuen Goi Eskola Politeknikoko zuzendari Carlos Gartziak, eta amaierako hitzaldia MUko errektore Vicente Atxak egin zuen. Bukatzeko, musika emanaldi labur bat izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak