Besteak beste herri mugimendutik, ekonomia sozialetik eta unibertsitatetik datozen Antxon Mendizabal zenaren lagunak eta ezagunak bildu dira 'Antxonen Lagunak' izenburupean I. Formazio Topaketa bere omenez antolatzeko.
Antolatzaileen asmoa da 'Tonino'k bere bizitzan zehar "egin zituen hausnarketa sozial, ekonomiko eta politikoak mahai gainean jartzen hastea eta eztabaida irekitzea aurrera begira bide berriak jorratzeko eta ekarpen berriak burutzeko". Aldi berean omenaldi xume bat egin nahi diote gerturatzen diren guztien aldetik.
Egitaraua:
11.00- 13.00: GLOBALIZAZIOA:
-Carlos Sanchez Vicente. Historialaria eta irakaslea.
-Txema Uriarte. Historialaria eta idazlea.
-Jesus Valencia. Internazionalista.
13.30: Bazkaria Irati Elkartean eta omenaldi txiki bat 'Toninori'
16.00-18.00: AUTOGESTIOA:
-Sylvia Gay. GEZKI (UPV-EHU)ko kidea.
-Nekane Jurado. Ekonomista.
-Gabriel Valin. Auzolan Euskal Herriako kidea.