Prentsa ohar bidez jakinarazi ditu banaketa kooperatibak 2015 urteko kontuak. 61 milioi euroko galerak izan ditu Eroskik aurreko urtean, hala, 2016ko urtarrilaren 31an, emaitza negatiboa txikituta itxi du urte ekonomikoa Eroskik; %78ko hobekuntzarekin. Emaitza horrekin, beraz, amaitutzat jo dituzte saneamendu operazioak.
Ekitaldi ekonomikoa, azaltzen dutenez, elikagaien merkatuaren hazkunderik ezak eta erregaien prezioaren deflazio egoerak markatu dute. Halaber, fakturazioari eutsi izana lorpentzat jotzen dute Eroskin, dendetan eginiko birmoldaketaei, EROSKI Kluba programaren arrakastari eta frankizia denden hedapenari esker.