Artzaintzaren Bidearen 3. etapa domekan

Xabi Gorostidi 2016ko maiatzaren 24a

Besaide M.E.koek Artzaintzaren Bidearen 3. etapa antolatu dute domekarako. Urkiola eta Arraba lotuko dituen ibilbidea izango da, 17,1kmko luzerarekin. Izen emateko epea bihar arte egongo da zabalik. Elkarteko ateak zabalik egongo dira interesdunentzat gaur eta bihar (19:30-20:30).

Hamaiketakoa barne hartuta, bost ordu eta 50 minutu iraungo du txangoak. 07:30etan irtengo da autobusa Garibaiko geltokitik, eta Arrasatera buelta 17:45ean izango da. Ezinbestekoa izango da federatuta egotea. Txartelak 10 eurotan daude salgai bazkideentzat, eta 13 eurotan bazkide ez direnentzat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak