Mondra Ohorezko Erregionaletik gertuago

Jagoba Domingo 2016ko mai. 21a, 18:05

Datorren urtea Ohorezko Erregional mailan jokatzeko urrats garrantzitsua eman du Mondrak Trintxerpen. Mikel Aizpuruak faltaz egin du garaipena eman dien gola, eta horrenbestez datorren asteburuan Mojategin jokatuko den bigarren partidurako abantaila. Markagailuan atzetik hasi dute norgehiagoka Josu Zubiaren mutilek, hala ere, atsedenaldirako banakoa lortu dute. Arrasatetik hiru autobus bete dituzte zaleak zuri-moreak animatzeko eta

Merezitako garaipena lortu du Mondrak eta horrela mailaz igotzeko helburua gertuago daukate Zubiaren mutilek. Hasieratik indartsu eta konfiantzaz zelairatu dira arrasatekoak eta lehenengo kolpea etxekoek eman badute ere, Imanol Rodriguezek banakoa jarri du markagailuan area ertzetik jaurtiketa eder bati esker. Lehenengo 45 minutuetan Mondra gehiago izan da, baina aldagelatik bueltan beste martxa bat sartu dute arrasatearrek eta jokoa kontrolpean izan dute. Zelai txikia da Trintxerpekoa, eta estrategiak berebiziko garrantzia izan du. Bigarren zatian defentsan ere sendo ibili dira zuri-moreak eta azken minutuetan Aizpuruaren golak garaipena eman die. Aurrerantzean ere hirugarrena egiteko aukera izan dute, baina ez dute asmatu azken metrotan; hala ere datorren astera begira garaipen oso garrantzitsua lortu dute. Uribesalgok ezingo du itzuliko partidua jokatu, bi txartel hori ikusi ditu-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak