Bihar erabakiko dira aurtengo Zaldibarreko finalistak

Xabi Gorostidi 2016ko mai. 20a, 16:50

Bihar, zapatua, jokatuko dira 2015-2016 denboraldiko Zaldibarreko Ligako finalerdiak. Aldatz-Betrayer (11:00) eta Lasagaster-Sonografos (12:00) partiduetatik aterako dira aurtengo finaleko protagonistak.

Final laurdenak

Pasa den asteburuko final laurdenetan, denetarik egon zen. Lehen partiduan, Abokajarrok eta Betrayerrek bosna berdindu zuten lehia ezin parekatuagoan. Penalti txandan ere emozioa izan nagusi eta luze joan zen. Azkenean, Betrayerrek irabazi zuen 7-6. Hurrengo partiduan Lasagaster Monte Tabernaren gainetik pasa zen eta nahiko errez gailendu zitzaien 8-2.
Hirugarren partiduan sorpresa izan zen nagusi, pronostikoaren aurka Sonografosek Dribling garaitu zuelako 2-3. Gutxik espero zuten horrelako emaitzarik, baina euren onenak emanda eta atzealdean egindako lan serioari esker Sonografosek finalerdietarako txartela eskuratu zuen. Liga erregularrean puntu gehien eskuratu ondoren eta Kopako txapeldun izan ostean, lehen kanporaketan agur esan beharra izan zuten Dribling taldeak.
Azken neurketan ez zen ezustekorik izan eta Aldatzek 8-5 irabazi Olympiakojosen aurka.

Datorren urterako deia

Antolakuntzako kide batek GOIENAren orrietan aurtengoa azken edizioa izango zela esan zuen, duela hilabete. Azken urteetako talde gainbeheraren eraginez, aurtengo denboraldian hamar talde bakarrik lehiatu dira, eta txapelketaren etorkizuna kolokan egon da. Baina txapelketaren amaiera gertu zegoela esan eta gutxira, hiru talde berriren interesa jaso dute antolakuntzatik, eta parte hartzeko deia zabaldu dute, Zaldibarko txapelketa jokatzen jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak