Lexuri Doyague izan da San Juan jaietako kartel lehiaketaren irabazlea

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko maiatzaren 18a

2016ko San Juan jaietako kartela.

Jaietako kartel lehiaketaren irabazlea Lexuri Doyague Loiti (26 urte) izan da. Arrasatearrak dragoiaren buztana, San Juan jaietako ikonoekin osatu nahi izan du kartelean.

"Ilusioa egin dit bai. Arraroa izango da nirea den zerbait kalean ikustea, paretan itsatsita", azaldu du lehiaketa irabazi duen arrasatearrak.

Kartelari dagokionez, Arrasateko sanjoanetako ikono nagusiekin dragoiaren buztana irudikatu nahi izan du Doyaguek: "Dragoiaren buztana izango litzateke, eta barnean San Juan jaietan egoten diren ikono indartsuenak, nire ustez (Eguzkilaru, arkupea...) azaltzen dira. Horiekin bide bat moduan egin nahi izan dut, dragoiaren buztana osatuta. Hori izan zen ideia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak