Mondrak autobusa jarriko du taldea Pasaiara animatzera joateko

Xabier Urtzelai 2016ko maiatzaren 18a

Iritsi da bi finaletako lehena. Mondrak igoera faseko joaneko partidua jokatuko du zapatuan, kategoriako beste multzoan bigarren sailkatu den Sanpedrotarrak taldearen kontra (15:30, Trintxerpen). Eta, partidu horretarako klubak autobusa jarri du zaleendako.

Mondra Pasaian animatzeko autobusa jarriko dute (2 euro), eta autobusa 14:00etan abiatuko da Garibaitik. Hala, mondracf@gmail.com helbidera mezua idatzi behar da lekua gordetzeko. Josu Zubiak GOIENAri adierazi dio joaneko partidua erabakigarria izan daitekeela, Trintxerpeko zelaia oso txikia delako, Antzuolakoa baino txikiagoa, eta han partidua ez galtzea emaitza ona izango litzatekeela. Horretarako, ezinbestekoak izango dira zaleen animuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak