San Juan bezperan udaletxeko balkoia herritarrei zabaltzeko eskatu du EH Bilduk

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko mai. 18a, 11:17

Arrasateko EH Bilduk San Juan bezperan udaletxeko balkoia herritarrei ere zabaltzeko eskaera egin du. EH Bilduk proposatu duenez, zozketa bidez aukeratuko lirateke Errementari Dantza, San Juan sua, Alkate Dantza zein helduen danborrada "ikuspegi pribilegiatu" batetik ikusteko aukera izango luketen herritarrak.

Koalizio ezkertiar eta abertzaleak gogoratu duenez, ohitura da Arrasaten, San Juan bezperan udal zinegotziek elkarrekin afaltzea elkarrekin balkoitik sua, alkate dantza zein danborrada ikusteko: "Udaletxeko balkoiak orain arte zinegotzi eta horien gertukoek erabili izan ditugu plazan ospatzen denaren ikuspegi pribilegiatu bat izanaz. Iaz, horren harira hainbat herritarrek EH Bilduko zinegotzioi galdegin ziguten Donostian Juan Karlos Izagirrek egin moduan ea zergatik ezin zitekeen zozketa bidez balkoira igotzeko eskubidea herritar denei eskaini", diote ohar bidez.

Bada, EH Bilduk Udaleko Kultura Sailean planteatuko du gaia: "Uste dugu neurri egingarria dela eta Udala herritarrei hurbiltzeaz gain San Juan Jaiak herritarragoak izan daitezela ahalbidetuko duena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak