Haien alaba, berriz, Ana Maria Fernandez-Rivera Aranguren zen, Madrilen jaio zena, 1950eko martxoaren 10ean.
"Arrasaten ematen zituen udako oporretatik aparte Ana Maria gazteak ez zuen beste harremanik izan herriarekin. Baina Monterron jauregia erabili zuen sendiak neskatilaren lehen jaun hartzea egiteko eta baita ezkontzako zeremonia ere ospatzeko", kontatzen du, besteak beste, Debagoieneko historialariak.
Eta, hain justu, egun horren kontakizuna du gaurko pasartearen gaia: "Aita Santuaren eta Monterron etxeko kapilaua zen Fidel Herrero gotzainak eman zuen meza eta herriko frantziskotarren tipleek zenbait motete kantatu zituzten. Zeremonia amaitzean lorategian bazkaria zerbitzatu zen, Urizar jatetxeak atondua. Bazkarian zehar udal txistulariek pieza batzuk interpretatu zituzten. Bazkalondokoetan, Gasteizko Txirinbil euskal dantza taldeak saio bat eskaini zien bertaratutakoei", partekatzen du baita ere; eta kontatzen du, era berean, zela kontakizuneko protagonista istripuz hil zen 27 urte zituela.
Xehetasun gehiago irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogera jo daiteke.