Shake! The Capaces taldeko Martillo eta Carlesek sortutako taldea da. Hiru bat urtetan 100 kontzertutik gora egin ditu seikoteak eta dagoeneko Alemania eta Frantziatik ere birak egin ditu. Shake! taldeak hastapenetako soul eta rolla batzen ditu (60ko hamarkadako stax eta Atlantic soinuak), rock-and-roll eta northern soularekin. Iraganeko soinuei fidelak badira ere, agertoki gainean nolabaiteko punk jarrera ere antzematen zaie.