"Iñigoren urtea dela esango bagenu ez ginateke oso urruti errealitatetik egongo. Aberatsa bazen ere orain arteko bere ibilbide artistikoa, 2016an frakak bete lan ari zaigu bere lanak sortzen eta erakusten. Oraingo hau horren adibidea da. Eta ekainaren 17an Lapurdiko Kanbon irekiko duena ere prest dauka. Eta esku artean ditu jada urtea amaitu bitartean landuko dituenak. Iñigo inspirazioak lanean harrapatzen du".
Hala goraipatzen du Debagoieneko historialariak Arrasateko artista. Eta haren azken lanak erakusten ditu argazki bitartez 1949an jaiotakoen blogean.