Obra eta Zerbitzuetako batzordeak jakinarazi du gaur, maiatzak 16, hasiko dituela Udal azokaren etorkizunaren gainean galdetzeko telefono-inkestak. Udal Gobernuak Deitel Direct S.L. enpresari esleitu dio 500 arrasatearri telefono-inkestak egiteko lana; gaur egungo azokaren egoeraz eta haren kokalekuaz, azoka berri bat eraikitzeko beharraz, saltzaile motez eta azoka-egunez galdetuko dute, besteak beste.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.