Dantza garaikiderako gonbita aurkeztu du Dantzaz konpainiak Amaia antzokian

Jon Berezibar 2016ko mai. 15a, 18:43

Dantzaz konpainiak koreografia sorta aurkeztu zuen atzo Amaia antzokian. Katalogo modura balio izan zuten piezek, konpainia eta dantza garaikidea ezagutzeko aurkezpen-txartel gisara. Jendea askorik erakarri ez izan arren, joandakoek nazioarteko koreografoek sortutako lan bikainez gozatzeko aukera izan zuten Aureo ikuskizunarekin. 

Dantza garaikidean profesionalki jarduteko lehen aukera ematen die dantzari gazteei Dantzaz konpainiak eta atzoko ikuskizunean, zer egiteko gauza egiteko diren erakutsi zuten dantzari hasiberriek. Bost estilo eta bost koreografia, bederatzi dantzariren eskutik. 

Konpainiaren izaera bereziaren erakusgarri, ostiralean dantzariek Arizmendi ikastolako eta Herri Eskolako ikasleekin saio itxia egin zuten. Atal pedagogiko honetan Arrasateko 400 neska-mutikok baino gehiagok hartu zuten parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak