Presoen eta haien senideen egoera izan dute gogoan Musakolako elkarretaratzean

Jon Berezibar 2016ko maiatzaren 15a

Arrasateko presoen egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Sarek deituta, Musakolan. Herrikoak diren 7 presoen egoera eta haien senideek bizi behar izaten dutena izan zuten gogoan atzo. Bereziki, Josu Arkauzen kasua aipatu zuten: ia 25 urtez da espetxean, salatzen dutenez, "bahitua". 

Musakolako jaietan egin ohi dutenez, herriko presoen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean auzoan. Sarek azaltzen duenez, Arrasateko 7 preso daude gaur egun Frantziako eta Espainiako kartzeletan eta sakabanaketak haien senide eta lagunengan duen eragina ere azaldu du taldeak. 

Beste behin ere, atzoko elkarretaratzean sakabanaketa politika amaitzeko eskatu zuten bertan batutakoek eta "mendekuan eta sufrimenduan oinarritutako neurri politikoa" dela salatzeaz bat, eskatu zuten berehalakoan kalera ditzatela gaixotasun larriak dituzten presoak, 70 urtetik gorakoak eta zigorraren hiru laurdenak eta bi herenak beteta dauzkatenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak