Finala gertu izan arren, ihes egin zion partiduak Baskoniari azken laurdenaren azken minutuan. Hala, Baskonia Euroligako finala jokatu barik geratu da. Iturripen batu zirenak penaz joan ziren etxera, eta ezin izango dute Baskonia domekako finalean ikusi.
Harmaila nagusia beteta, taberna bat ere jarri zuten Ointxeko infantil mailako neskei laguntzeko, izan ere, Galiziara joango dira Espainiako txapelketara, eta haiei laguntzeko asmoz diru dezente batu zuten.
Partiduaren laburpena
Hasiera traketsa izan zuten Perasovic-en mutilek, eta defentsan lan ona egin ondoren, zortzi puntuko aldearekin bukatu zuten Turkiarrek lehen laurdena (23-15). Taldeak gogor borrokatu zuen, bigarren laurdenean, eta puntu bakarreko aldearekin heldu ziren atsedenaldira (41-40).
Hirugarren laurdenean, aurretik jarri ziren baskonistak (50-54), eta azken laurdenean, berriz, zazpi puntuko aldea ere atera zuten gasteiztarrek (59-66). Amaieran, Adamsek jaurtiketa librea huts egin ostean, Sloukas-ek partidua berdindu zuen (72-72).
Intentsitatez betetako partiduan Bourousis izan zen protagonista, eta zaletuek asko animatu zuten, hala eta guztiz epaileek ere zer esan handia izan zuten partidua erabakitzerako orduan.
Bost minututako luzapenean aldea atera zuen Fenerbahcek, eta Baskoniak ezin izan zion aurre egin. Hala, finaletik kanpo geratu dira gasteiztarrak, nahiz-eta lan bikaina egin.