"Bost koreografiarekin osatutako emanaldia izango da; horietako bakoitza nazioartean oso ezagunak diren koreografo batek sortu du. Hainbat dantza estilo biltzen saiatu gara, askorendako gozagarri izan dadin Aureo. Bakoitzak, istorio zehatz bat baino gehiago, irudi edo kontzeptu bat jasotzen du: edertasunaz jarduten du batek; arrantzaleen ingurukoa da, beste bat; poesiaz beterikoa da hirugarrena... Horiek guztiak egingo dituzte agertokian izango diren bederatzi dantzarik", azaldu du Fernando Saenz de Ugartek, Dantzaz taldeko zuzendari nagusiak.