Egubakoitzean 21:00etan pantaila erraldoia egongo da (doan) Iturripen, Laboral Kutxa Baskoniaren eta Fenerbahçe talde turkiarraren arteko partidua ikusteko. Turkiarrak menderatzen badituzte, eta ekimenak erantzun ona izaten badu, domekako finalean ere pantaila jarriko dute (20:00).
Sarrera doakoa izango da eta partida ikusi bitartean elkarteko kideek zenbait ekintza antolatu dituzte Gipuzkoako txapelketa lortu duen infantil nesken taldeak Galizian jokatuko duen Espainiako txapelketarako dirua biltzeko. Bizikleta zozketa, porra eta freskagarriak eta pintxoak egongo dira salgai.