Lokala aste barruan 18:30etik 20:00etara egongo da zabalik eta aste bukaeran, berriz, goizez zein arratsaldez. Atzoko inaugurazio ekitaldian azaldu zutenez, lokal horretan egongo dira arratsaldero gutxienez: "Edozein zalantza edo kezka argitzeko edota abentura honetan laguntzeko eta parte hartzeko, zuen izenak jasotzeko prest".
Naroki, "laster"
Bittor Gonzalezi eskerrik beroenak eman zizkioten lokala musu truk uztean erakutsitako "eskuzabaltasun itzelagatik" eta aurreratu zuten Naroki denda zena ere erabilgarri izango dutela, "laster". Ekitaldi xumea honela amaitu zuten: "Besterik gabe, gaurtik, gure herriaren egun historiko hori ospatzen has gaitezen. Jende zoriontsua herri libre batean!".