Pozaren erresuma, jairako eta astora 'igotzeko' gertu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko mai. 13a, 14:05
2014ko bazkaria eta iazko Urrezko Astokiloa banatzeko ekitaldia.

San Isidro jaiak ospatuko dituzte asteburuan herri izaera ukaezina duen Arrasateko Musakola auzoan. Nobedade nagusia da biharko motor irteera: "Ez dugu 1990eko hamarkadako kontzentrazioa zena berreskuratuko akaso, baina lehen harria jarri nahi dugu aurten. Probatzea nahi dugu, ea nola irteten den", dio Iban Goñi auzo alkateak. Eguraldi iragarpenak ez dira onenak, baina auzoko ereserkia beteko dute, nola ez; Musakola Zoriontasunaren erresuma izango da aurtengo jaietan ere.

Aurtengo kartelak:

 

ASTE BUKAERAKO EGITARAUA

MAIATZAK 13, EGUBAKOITZA

ERRETIRATUEN EGUNA

10:00etan

Kanpai errepika eta etxafuego jaurti-

keta, jaiak hasi direla iragartzeko.

10:15ean

Haurrentzako kirol-jokoak auzoko

eskoletan.

11:30ean

Umeen Danborrada, Arizmendi

Ikastolak antolatuta.

………………………………………….

17:00etan

SPINNING MASTER CLASA, Musakolako kiroldegian, kanpoko patinaje aterpean.

Monitore adituak. Izen ematea: Kiroldegian.

17:30ean

Txokolate eta bollikau banaketa 3-17 urteko gazteentzat eta tailerrak  3-12 urte bitarteko haurrentzat, Gaztetxokoan.

18:30ean

Gazteentzako jolasak Gaztetxoko kanpoko patioan.

19:00etan

Ikurrina igotzea. Buruhandiak

gaiteroekin batera.

Alkatetzatik gozokiak botatzea. Txapela eta zapia ikurrina igotzean jantziko ditugu.

19:30ean

Auzoko jubilatuentzako jai-afaria

Al-Andalus kultur elkartean.

22:00etan

Bolo txapelketa bolatokian, San Isidro elkartearen ondoan. Izen ematea: Bolatokian.

23:00etan

Berbena  San Antolin plazan, KAIXO taldeak alaituta.

00:00etatik aurrera 

BER-TA-RA.

Egun osoan etxafuego jaurtiketa.

 

MAIATZAK 14, zapatua

KOADRILEN EGUNA

10:00etan

Eguzkia eta eguraldi ona.

10:00etan

ERAIN GURE ESKU DAGO

Tenis, squash eta padel finalak Musakolako kiroldegian.

11:00etatik 12:00etara

Kalejira Arrasate Musikaleko Gaiteruekin

11:00etatik 13:00etara

Gazteentzako jolasak Gaztetxoko kanpoko patioan.

11:30etik 13:30era

Puzgarriak San Antolin eskolan.

12:00etan

Umeendako Asto jaia, San Antolin

eskolaren inguruan.

Herri txikiteoa, gaiteroek alaiturik.

Jubilatuen etxeko tabernatik irtengo du astoak. Mesedez, ordurako azaldu.

13:30ean

Mundu osoko kategorian, Urrezko

Astokiloak eman eta jartzea.

14:00etan

Aurten ere ez da egingo manifestazio ofizialik, edo bai.

15:00etan

Herri bazkaria San Isidro eliza

ondoan (eguraldi txarra eginez

gero, aterpean egingo da), jatorrizko izeneko produktuez, hemengo ardoaz eta aukeratutako urez,

Musakolako txarangak alaituta.

Bazkariko menua:

-Nafarroako baratzeko produktuak.

- “LA MAIRE” Itsasoko adardunak

idarrekin lagunduta, gogoratuz gero egoki

gaztuta.

- Baratxuri gabe ezaguna den Valentziako

jakia, hemen berakatzarekin.

- Hegazti grupea sorpresas beteriko saltsarekin.

- Bizkaian finkatutako jangarri Kanadiarra

bere saltzaz.

- Postreak aukeran.

- “Tio Sabinoren” Akeita. Txola eta Txokorra,

Bazkari-txartelak erosteko: Ziorla, Meneta, Txinato.

Zozketak eta jai zoroa izango da.

Bazkal ondoren…

Motoen topaketa. Auzotik ibilbidea eta erakustaldia.

16:00etan

Gazteentzako jolasak Gaztetxoko kanpoko patioan.

17:00etan

Herri kalejira.

17:00etatik -20:00etara

Puzgarriak San Antolin eskolan.

18:00etan

San Isidro Sokatira sari nagusia.

  1. Bildotsa.
  2. Urdaiazpikoa eta xanpain sorta.
  3. Urdaiazpikoa.
  4. Xanpain sorta.

19:00etan

Arrasate musikaleko haize-egur taldea, banda gazte eta orkesta gaztearen kontzertua eskeiniko da Santa Teresa elizan.

19:30ean

Buruhandiak gaiteroekin batera.

23:00ean

-Euskadiko DJ hoberena: Oihan Vega DJa San Antolin plazan.

-Berbena San Isidro eliza ondoan, KAIXO taldeak alaituta.

Gauerdian:

Hainbat moda-ikuskizun auzoko

pertsonaia xelebreenekin.

Egun osoan etxafuego jaurtiketa.

 

MAIATZAK 15, DOMEKA

SAN ISIDRO EGUNA

(Pobre de mi)

10:00etan

Eguzki eta eguraldi ona.

10:30ean

Prozesioa Santa Teresa elizatik San Isidro parrokiaraino.

11:00etan

Meza nagusia San Isidro elizan.

Ondoren, abesbatza eta herritarrentzat luntx-a San Isidro elkartean.

11:00etatik 13:00ak arte

Puzgarriak San Antolin eskolan.

11:30etatik 14:00etara

Gimnasia erritmiko erakustaldia

Musakolako kiroldegian.

12:30ean

Txikiteoa, Elutxa txarangak alaituta.

13:00etan

Arrasate Musikaleko bandaren kontzertua itsas ondoko pasealekuan.

14:00etan

Baserritarrek beren zaindariaren

omenezko bazkaria egingo dute.

17:30ean

Zezentxoak San Antolin eskolako patioan.

18:30ean

Kalejira, Elutxa txarangak alaituta.

22:30ean

Azken traka itsas ondoko pasealekuan.

Suzko erruberak; sorpresa ikusgarria.

Egubakoitzean, zapatuan eta domekan,

Musakolako Jubilatuen egoitzako lehen solairuan, auzoko artisten eskulanen erakusketa izango da.

Agurra eta amaiera, datorren urtera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak