Mondragonen aurkako salaketa bi hitzalditan azalduko dute Ordainduk eta Eskuratuk

Leire Kortabarria 2016ko mai. 10a, 14:09

Ordaindu eta Eskuratu elkarteek ekintza batzuk iragarri dituzte; tartean, bi hitzaldi informatibo Mondragon Korporazioaren aurka martxan duten salaketaren gainean.

Maiatzaren 12an, eguena, ohi bezala, kale-agerraldia egingo dute Arrasaten, Biteritik 18:30ean abiatuta.

Hitzaldiak maiatzaren 16an eta 19an izango dira. Hilaren 16an, astelehena, 10:00etatik 13:00etara izango da, eta 19an, eguena, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Puntualtasuna eskatzen dute.

Hilaren 26an, EITBren eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzen aurrean, Bilbon, bilkurak egingo dituzte, oraindik zehazteke duten ordutegian. Eguerdian Arrasaten izango dira bueltan. Doako autobusa egongo da eta Eskuratu eta Ordaindu, bi elkarteak batera mobilizatuko dira. Helburua da Eusko Jaurlaritzari eskatzea “bitartekaritza lana” egin dezan euren egoera konpontzeko, “Mondragon Korporazio ahalguztidunari babesa eman beharrean”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak