Erorikoaren ondorioz ziklistak konortea galdu zuen, baina ospitalera eraman zutenetako bere onera etorrita zegoen. Hala, atzo, astelehena, egin zioten ebakuntza, eta onik dago.
154 gaztetxo, Elorregira bidean.
Nagusien martxaren arrakastaren ondotik etorri zen gaztetxoen martxako arrakasta ere. Adin ezberdinetako gaztetxoekin Musakolako Jai Batzordeko kideek Elorregira (San Prudentzio) egin zuten joan-etorria. Gaztetxoenak bidegorritik joan ziren, eta apur bat helduagoek Etxezarretatik egin zuten itzulia. Hala, bi martxak batuta ia 400 lagun ibili ziren domekan bizikletan.