Musakolako hainbat lagun igo dira euskal presoen aldeko trenera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko maiatzaren 10a

Atzo, astelehena, Musakolan egindako elkarretaratzea.

Aste bukaera honetan San Isidro jaiak ospatuko dituztela aprobetxatuz, Arrasateko Sare plataformak maiatzaren 14rako euskal presoen alde deitutako ekimenarekin bat egin dute Musakolako hainbat auzotarrek. Egun horretan dispertsioaren kontrako kontzentrazioa egingo dute Antxo Abarka plazan (19:30), jaietarako jarri ohi duten agertokiaren ondoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak