Ongi etorri errefuxiatuak lelopean elkarretaratze zaratatsua egin dute askotariko herritarrek. Gaurkoan Europaren eguna dela baliatuta, Europar Batasunak errefuxiatuekiko daukan jarrera salatzeko agerraldia izan da.
Europar Estatuei mugak zabaltzeko deia egin diete, gerratik ihes doazen pertsonen eskubideak errespetatzeko. Europak eta Turkiak sinatu duten ituna irmoki salatu dute, 6.000 milioi euroren truke Europar Batasunari "muga-polizia lanak" egitea duelako helburu.