Guztira 303 manta, 128 lo-zaku, 62 motxila eta 49 muleta bildu dira. Harremanetik, kanpainan parte hartu duten pertsona anonimo guztiei eskerrak eman nahi izan dute. Baita boluntarioei, Arrasateko Udalari, Ibai-arteri eta Arrasateko komertzioei, materiala biltzeko guneak izan baitira.
Dirua biltzeko kontuak irekita jarraituko du, eta maiatzaren bukaeran, Mugarik Gabeko Medikuak GKEak, dirua jasoko duenak, hitzaldia eskainiko du Sirian nola bizi diren bertatik bertara azaltzeko.