Tenis-squash-padel txapelketa azkarra jokatuko dute hilaren 14an, Erain taldeak antolatuta

Jon Berezibar 2016ko maiatzaren 9a

Hiru modalitateetako partidu azkarrak jokatuko dira, egun berean hasi eta bukatu. Saio motz eta dibertigarriak egin gura dituzte. Erain Debagoiena da antolatzailea eta izen-ematea bihar, maiatzak 10, amaituko da. 

Kategori eta genero bereizketarik gabe, partiduen iraupena parte-hartzaileen kopuruaren araberakoa izango da. Maiatzaren 14an 9:30ean hasiko da txapelketa. Sariak egongo dira.

Izena emateko, e-posta helbide hauetako batetara idatzi behar da: ake.tenis@gmail.com, ake.padel@gmail.com eta info@akesquash.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak