Kantabriako taldea EBA mailako indartsuenetarikoa izan da eta MUk maila ziurtatuta zuen. Premisa horiek aintzat hartuta, jokaldi azkarrak egiteko aginduarekin irten dira kantxara jokalari arrasatearrak. Joko bizia egin gura izan dute, harmailetan zeuden zaleak saritze aldera. Bada, baloia azkar mugitzeak, joko zoroa ekarri arazi du eta bi taldeek baloi asko galdu dituzte partiduan zehar.
Lehen laurdenean puntu gutxi lortu dituzte, biek ala biek (10-14). Bigarrena bizkorragoa izan da (31-39). Estelak, hirugarrenean apurtu du partidua. 12 puntuko aldearekin hasi du azkeneko laurdena. Abantaila horrekin ez du arazorik izan lehia irabazteko. Mondragon Unibertsitateko jokalariek ez dute aukerarik izan emaitzari buelta emateko.
Omenaldia
Partiduaren atsedenaldia omenaldi beroa jaso dute infantil mailako nesken taldeak. Gipuzkoako Txapelketa irabazi berri dute eta zaleei eskaini diete garaikurra. Gainera, EBAko jokalariek argazkiak oparitu dizkiete jokalariei.