Ekuadorren izandako lurrikarak sortu dituen kalteak konpontzeko eta hango herritarrei diru laguntza bidaltzeko, enpanadak saltzen, besteak beste, egon ziren atzo hainbat ekuadortar Biteri plazan. Barruan oilaskoa, gazta edo okela zituzten enpanadak egin eta saldu zituzten, adibidez. Egur-ikatzarekin sua ere egin zuten, okela erretzeko. Edatekoa ere ez zen falta izan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.