Almenen 50 urteurreneko erakusketak ikusmina sortu du Arrasaten

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko maiatzaren 6a

Kulturateko Jokin Zaitegi gela mende erdiko ibilbideko argazki zaharrez, ikus-entzunezkoz eta beste hainbat materialez bete dute, gerturatu direnei oroitzapenak ekarri dizkieten erakustetan.

Argazkien artean ikasleen, irakasleen, irteeretako, kirol elkarteko, jaietako, ihauterietako, eraikinaren eta beste hainbat ekintzetako lehengo eta egungo argazkiak daude. Materialen artean, Almenen erabili izan diren eta erabiltzen diren material adierazgarriak daude, baita kirol elkartekoak ere (kopak, txapelak, banderinak...).

Arrasaten izan ostean, erakusketa Aretxabaletako mojen komentuko kaperan ere egongo da ikusgai maiatzaren 11tik 14ra. Ondoren, Eskoriatzako kultur etxean ere izango da, maiatzaren 25etik 28ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak