Oharra:
"Milioika lagun daude munduan beren jatorrizko herrialdeetatik ihes egin beharrean, nork bere bizitza, segurtasuna edota duintasuna babesteko. Iaz, milioi bat pertsona baino gehiago iritsi ziren Europako Batasunera diktaduretatik, gerretatik, zapalkuntza patriarkaletik edo miseriatik ihesi; ataka horiei dagokienez, erantzukizun handia daukate nazioarteko komunitatea deritzonak eta gure gertukoagoek: Europako Batasunak eta Espainiako estatuak.
Pertsona horiek guztiek eskubidea dute asiloa eskatzeko herrialde seguru batean, eta, ondorioz, estatu demokratiko deitzen diren horiek (besteak beste, espainiarrak) betebeharra daukate babesa emateko eta beren lurraldeetan hartzeko. Aitzitik, estatuok mugak ixten ari zaizkie. EBk eta Turkiak berriki izenpeturiko akordioa (funtsean, herrialde bati 6.000 milioi euro ordaintzean datza, giza eskubideak etengabe urratzen dituen herrialde bati, EBren muga-polizia izan dadin) demokraziaren kontrako iraina da. Gainera, legez kontrakoa da. Europa prest dago dirua onartzeko, baita merkataritza eta armak ere; ez, ordea, pertsonak.
Europan xenofobia, arrazismoa eta faxismoa areagotu egin direla-eta, pertsona migratzaileen eskubideak babesteko jarrera baino ez da zilegi. Lagun horien babesa Estatu guztien betebeharra da, Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Itunetan jasotako betebeharra.
Herritar guztiei dei egiten diegu, maiatzean 9an Europako egunean, mobilizatzeko eta Estatuei exijitzeko mugak ireki ditzaten, hala nola pertsona migratzaileen, asilo-eskatzaileen eta mota orotako errefuxiatuen eskubideen aldeko politika sozialak aplikatzeko.
Europan sartzeko ibilbide legalak eta seguruak harrera eta babes berme duinak pertsona guztientzat".