San Juan jaietako esaldi laburren 4. lehiaketara aurkezteko oinarriak

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mai. 6a, 11:37

Aukeratutako esaldia 2016ko Arrasateko San Juan jaiak girotzeko erabiliko diren zapi eta pegatinetan erabiliko da. Baita esaldia egokia izanez gero jaietako kartel ofizialean ere.

- Arrasateko EHE, Debagoieneko AEK euskaltegia eta AED elkarteak San Juan jaietako esaldi laburren lehiaketa antolatu dute, Udalarekin elkarlanean.

- Esaldi horren bitartez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak Sanjoanak euskaraz bizitzera animatzea.  

- Aukeratutako esaldia 2016ko Arrasateko San Juan jaiak girotzeko erabiliko diren zapi eta pegatinetan erabiliko da. Baita esaldia egokia izanez gero jaietako kartel ofizialean ere.   

- Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da.

- Lehiaketa honetan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka.

- Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.

- Lanak AED elkartean (Pablo Uranga kalea 4-behea) aurkeztu behar dira maiatzaren 24a baino lehen. Lanean ez da egilearen/egileen izenik jarriko. Datu pertsonalak (izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hori, proposaturiko esaldiarekin batera, beste kartazal handiago batean. Emailez bidaliz gero, mezu bakar batean baina bi fitxategitan bereizirik bidaliko dira. Hau da, fitxategi batean proposaturiko esaldia eta beste batean egilearen datuak. Mezu hori helbide honetara bidali beharko da: aed@aedelkartea.com.

- Epaimahaia AED, Debagoieneko AEK, EHE eta Udaleko kideek osatuko dute. Epaia maiatzaren 27rako jakinaraziko da.

- Saria 100 eurokoa izango da.

- Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakiz gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak