Musakolako BTT irteera domekan

Imanol Beloki Unamuno 2016ko mai. 5a, 19:00
Iazko martxan, parte-hartzaileak prestaketa lanetan. | imanol soriano

Musakolako Jai Batzordeak antolatuta, Musakolako BTT irteera domeka honetan izango da. Bi ibilbide izango ditu: luzeak 40 kilometro eta motzak, berriz, 34 kilometro.

Irteera Ziar-Ola kultura elkartetik egingo da, eta 09:00etan abiatuko dira parte-hartzaileak. Izen-ematea musakola.com edo kirolprobak.com webguneen bidez egin daiteke, eta proban parte hartu nahi duenak 13 euro ordaindu beharko ditu. Egunean bertan inskribatzen denak, berriz, 18 euro ordaindu beharko ditu, eta ordubete lehenago egin beharko du.

Plazak mugatuak dira (250) eta helmugara iristen diren lehen 200ek Tactic mangitoak jasoko dituzte opari.

Umeen bizikleta jaia

10:30ean, berriz, gaztetxoen txanda izango da. Ume bakoitzaren arabera, pertsona heldu batekin hartu beharko du parte BTT irteeran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak