Liga erregularrean hirugarren postuan amaituta, Easoren aurka jokatu behar izan zuten, eta 37-34 irabazi zuten partidua duela bi aste, finalerako txartela lortuta. Hondarribiarren aurkako finalean, berriz, partidu borrokatua izan zuten. Lehen hiru laurdenak izan ziren gogorrenak, baina, hamar puntuko aldea aterata, abantaila lortuta garaipena lortu zuten.
Hurrengo erronka Euskadiko Txapelketa izango dute, eta Arabako eta Bizkaiko txapeldunen aurka jokatu beharko dute. Ondoren, Espainiako txapelketa izango dute: ekainaren 12tik 18ra Galizian (Porriño) jokatuko dute.
EBA mailakoek harrera
Domekan, 17:30ean, Iturripen jokatuko dute partidua EBA mailakoek Igualatorio Cantabria Estelaren aurka, eta jokalariek harrera egingo diete infantileko neskei, denboraldian egindako lan bikaina eskertzeko.