'Free Angela Davis & All political prisioners' dokumentala, Kulturaten

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko mai. 5a, 13:36

Maiatzaren 11n izango da hitzordua, Emakumeen Txokoak antolatuta. Itziar Gandariasek solasaldia dinamizatuko du dokumentalaren ostean.

Free Angela Davis & All political prisioners dokumentalak Angelaren bizitza eta borrokak gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du: inguru sozial eta politikoa, ikasketak, arrazismoaren kontrako borroka, feminismoaren aldarrikapena, espetxealdia, bere askatasunaren aldeko mundu mailako kanpaina...

Itziar Gandariasek (Munduko Emakumeak) dinamizatuko du solasaldia eta Angela Davisen figura eta borrokak izan duten eta duten eraginaz hausnartzeko aukera egongo da. Feminismo postkolonialen gaietan aditua da Itziar eta Angelak feminismo beltzean izan duen papera azpimarratuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak