Zestoara Mondra animatzera joateko autobusa jarriko du klubak

Xabier Urtzelai 2016ko maiatzaren 4a

Liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen dira, eta orain momentuan Mondra bigarren sailkatuta dago, igoera fasea jokatzeko aukera ematen duen postuan, horrenbestez. Zapatuan (15:30), berriz, Zestoan jokatuko dute, eta taldekideek ondoan izan gura dituzte zaleak.

Horretarako deialdia egin dute klubetik, eta autobusa jarriko dute –doan– partidua ikustera Zestoara joan gura dutenendako. Autobusak Garibaitik irtengo du, 14:30ean. Izena emateko jarri harremanetan jokalarietako batekin, edo bidali mezua klubera, mondracf@gmail helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak