Gaur egungo lan-baldintzen gaineko kritika zorrotza egin dute biharko hitzaldiaren eta eztabaidaren deitzaileek: "Nazkatu zara kontraturik gabe lan egiteaz? Edo praktika epean debalde lanpostu bat ordezkatzeaz? Lan istripuak, autonomo faltsuak, enpresen itxierak, ordu estrak... Elkarrekin egoera aldatu dezakegu: prekarietateari aurre egiteko, itzali kapitalismoa eta piztu langileon borroka!". Esandako moduan, hitzaldia bihar izango da, maiatzak 4, Irati tabernan (18:30).