"Berrogeita hamar urte geroago ostera bildu ginen. Baina aldatu ginen tokiz: Garagartzako Arteaga jatetxea nahiago izan genuen. Bapo egin genuen. Oso gutxik egin zuten huts. Ez zuen elur egiten baina Antonio del Campo bufandarekin agertu zitzaigun (ez zituen esku larruak ekarri) Ezagutzen al gaituzue?
Pista bat: Enrike eta Esteban Arana, Joaquin Etxebarria, Jose Ramon Mendizabal, Jose Ignacio eta Arturo Goikoetxea, Antonio del Campo, Alberto Zaitegi, Manolo Briones, Jose Manuel Galdos, Vicente Agirre, German Berezibar, "Txito" Agirre, "Piti" Azkoaga, Jose Luis Telleria, Migel Angel Lazpiur eta abar", borobiltzen du azaltzen direnetariko izen batzuk aipatuz 1949an jaiotakoen blogean.