Arrasate Dragoi Taldeko gimnastek bi domina ekarri dituzte Valladolidetik

Xabi Gorostidi 2016ko mai. 2a, 15:39

Asteburuan ospatutako Espainiako Aerobik txapelketan lan dotorea egin dute Arrasate Dragoi Taldeko gimnastek. Araitz Altubek zilarrezko domina lortu du N3 mailako bakarkako ariketan eta N2 mailan, hirunaka egindako proban, Izaskun Garciak, Nahia Irazolak eta Eider Lasantak brontzea.

Bi domina lortzeaz gain, taldekako sailkapen orokorrean seigarren postuan amaitu du Arrasateko taldeak. Aerodance kategorian meritu handiko bosgarren postua lortu du Maialen Gallardok, Maialen Diazek, Maite Olidenek, Araitz Altubek eta Leire Ugartek osatutako boskoteak, eta N2 kategoriako bakarkako proban Uxue Azkue hamabigarren geratu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak