Emaitza "bikainak" eskuratu dituzte Arrasate Dragoikoek Espainiako txapelketan

Jon Berezibar 2016ko maiatzaren 2a

Arrasate Dragoi taldeko gimnastak pozarren itzuli dira Espainiako Gimnastika Aerobikoko txapelketatik. Sailkapenetan goiko postuetan kokatzea lortu zuten neskek; emaitza "bikainekin", euren esanetan.

  • Uxue Azkue. 2. mailan, bakarka, 12. postua.
  • Izaskun Gartzia, Nahia Irazola, Eider Lasanta. 2. mailan, 3. postua.
  • Araitz Altube. 3. mailan, bakarka, 2. postua.
  • Maialen Gallardo, Maialen Diaz, Maite Oliden, Araitz Altube, Leire Ugarte. Aerodance, 5. postua.
  • Klubeka egiten den sailkapen nagusian 6. talderik onena izan zen Arrasate Dragoi. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak